Erretiratuek kalera atera dituzte aldarrikapenak berriro

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko ira. 8a, 15:01

Osasunak kezkatzen ditu eta pandemia egoera honetan, nagusien osasuna bermatzea eta pentsio duinak jasotzea dira aldarrikapen nagusienak.

Udako etenaldiaren ondoren, erretiratuak berriz ekin dira kalera ateratzen eta elkarretaratzeak egiten; astelehenetan, 12:00etan, ohi duten moduan. Osasunak kezkatzen ditu, hori bermatu eta zaindu gura dute, eta euren aldarrikapenekin jarraituko, 1.080 euroko pentsioaren eskaerarekin, besteak beste. 

Duela bi urte eta erdi hasi ziren mobilizazioekin; egun Hego Euskal Herriko 70 bat herritan egiten dituzte. Eta egindakoak ez direla alferrik izan gogoratu gura izan dute Oñatin, eta gehiago lortzeko kalera ateratzen jarraitu behar dutela azpimarratu.

Pentsiodunendako ere, pandemiak –langile, emakume eta gazteentzat bezala– aurpegi tragiko bikoitza du: gaixotasunaren eta pobreziaren aurpegia. Pentsioen eskaerari eusten dioten arren, osasun arloan dagoen krisia ez dute ahaztu gura, batez ere pertsona nagusien egoitzetako egoera ikusita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak