Arantzazuko bederatziurrena ezberdina izango da

Mireia Bikuña 2020ko ira. 2a, 14:44

Arantzazura hurbiltzen den jende kopurua kontrolatu guran, eta hango ostatu batzuk itxita daudela kontuan hartuta, aurtengo bederatziurreneko ekitaldiak gutxiago izango dira. Eguerdiko meza mantenduko dute, eta arratsaldeko ekitaldiak Segura irratiak emango ditu zuzenean.

Eta Arantzazuko Ama Birjinaren bederatziurrena berezia izango bada, antzerakoa izango da eguna bera: irailaren 9a. Meza nagusiaren aurretik politikoei egiten zaien ongietorria eta agurra, eta elizkizunaren ostean Oñatiko musika bandak egiten duen kontzertua ez dira aurten egingo. Elizkizun nagusia bakarrik mantenduko da, eta hori ere, edukiera mugatuarekin.

Basilikan sartzeko sarrera-txartela beharko da. Horiek jaso daitezke Arantzazuko dendan edo Oñatiko Txokolaitexan. Basilikan 1.500 lagun sartzen dira, baina irailaren 9an, 500 lagunendako lekua egongo da.

Erromesaldia, bertan behera

Herritar asko dira, bereziki oñatiarrak, irailaren 9an Arantzazura oinez igotzen direnak. Batzuk beraien kontura joaten dira, baina, beste hainbatek erromesaldian parte hartzen dute. Oñati-Arantzazu bidea egiten dute otoitzean. Bada, erromesaldi hori bertan behera utzi dute, distantzia neurria bermatu ezin direlako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak