Herri Eguna eta Errosaixo Bixamona bertan behera uztea erabaki du Oñatiko Udalak hainbat eragilerekin batera

Maialen Regueiro 2020ko uzt. 29a, 10:02

Jende-pilaketak saihestea ezinezkoa dela argudiatuta, Udalak jaietako hainbat jarduera eta ekitaldi bertan behera uzteko erabakia hartu duela jakinarazi du ohar bidez: "Herri Eguna, Errosaixo Bixamona edo Herri Eguneko talo taberna ezingo ditugu egin, ezta jendea erakartzen duten kalejirak, dantzak, barrakak, sokamuturrak eta zezenak eta haur eta helduen danborrada ere". Izan ere, Udalak bilera ireki zein itxiak egin ditu ekainetik uztailera, herriko hainbat eragileekin, jaien inguruko hausnartzeko.

Udalak ohar bidez adierazi du, aipatutako bileretan herriko hainbat eragilek hartu dutela parte, haurren eta nagusien danborradak, nekarazi elkarteak eta txosna batzordeak, besteak beste, eta jaietan egingarri diren hainbat jarduera identifikatu direla, zeintzuek uneoro legeak ezarritako segurtasun-neurriak eta protokoloak bermatuta izango dituzten: "Unean uneko dekretuari jarraituz, sortzaileen, antolatzaileen eta herritarren segurtasuna bermatuko da, eta antolatutako ekintza guztietarako idatziko da protokolo-txostena".

Gauzak horrela, Udalak hurrengo bileraren berri eman du oharrean: "Hurrengo bilera irekia irailaren 8an izango da, arratsaldeko 18:00etan, kultur Etxeko Zinema Aretoan. Helburua izango da aurreko bileretan zehaztu eta adostutakoa aintzat hartuta Udalak proposamen bat aurkeztea eta denon artean proposamen hori aztertzea eta adostea".

Uztailean, Zinema Aretoan herriko hainbat eragileekin egindako bilera irekia

Kultur eta sormen-jarduerak bultzatzea

Udalak, "jaiak" kontzeptuaren bigarren esanahia azpimarratu du, kultur eta sormen-jarduerak bultzatzeko eta bideratzeko garaia dela adieraziz. Horren harira, aurten jaietako egitarauaren liburuxkarik egongo ez dela aitortu du Udalak eta antolatzen diren ekitaldiak beste euskarri batzuen berri emango direla jakinarazi du.

Horrekin batera, Udalak "herritarrek kultur eskaintza" izatearen nahia azaldu du, "berme guztiekin eta beharrezko diren segurtasun-neurri guztiak hartuta". Horregatik, ekitaldien kontratazioak eta egitaraua irailean lotuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak