'Erasoen aurrean autodefentsa feminista' lelopean salatu dute asteburuko eraso matxista

Maialen Regueiro 2020ko uzt. 14a, 20:31

Oñatiko Sare Feministak deituta, asteburuan gertatutako eraso matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute herriko plazan. Herritar ugari gerturatu dira hitzordura eta Erasoen aurrean autodefentsa feminista eta Gora borroka feminista leloak aldarrikatu dituzte. 

Eraso matxisten salaketa

Irati Garai, Sare Feministako kideak azaldu bezala, egindako elkarretaratzearen helburua asteburuan herrian gertatutako eraso matxista salatzea izan da, baina baita ere, "publiko egiten ez diren beste hainbat kasu gogoan izatea". Izan ere, Garaik aitortu du, Oñatiko Gizarte Zerbitzuek 2020an, bost kasu berri atzeman dituztela eta "salatzen ez diren kasu gehiago" egongo direla. Horrekin batera, egoera hau "icebergaren tontorra besterik ez" dela adierazi du: "Asteburuan gertatutako ez da kasu isolatu bat eta horren aurrean gaitzespen osoa azaltzen dugu". 

Feminismoaren garrantzia

Rebeka Maestro, Sare Feministako kideak, indarkeria matxistari zein matxismoari aurre egiteko feminismoak duen garrantzia azpimarratu du: "Gure gizartean matxismoa errotuta dago eta horregatik gertatzen dira icerbergaren tontorra diren horrelako kasuak". Horregatik, aipatu du, matxismoa identifikatzeko eta salatzeko "izugarrizko" lana dagoela. Bide hori lantzeko gainera, feminismoaren beharra berretsi du eta "etengabeko lanketa" dela aitortu. 

Babesa eta elkartasuna

Horrekin batera, Garaik eta Maestrok babesa eta elkartasuna erakutsi nahi izan diete horrelako erasoak jasaten dituzten emakumeei eta bakarrik ez daudela gogorarazi diete.

Aipamena komunikabideei

Maestrok horrelako kasuetan, komunikabideek jokatzen duten papera aipatu zuen: "Askotan xehetasun morbosoak publiko egiten dira, egin daitekeen mina aintzat hartu gabe".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak