15 santuen irudiak dira Oñatiko Corpusetako prozesioa osatzen duten elementu adierazgarrienetarikoak. Iirudi hauek hermandade eta kofradietako kideek eramaten dituzte anden gainean. Urtea, bakoitzak dagokion ermita, etxe partikular edo lokaletan ematen dute. Aurten, baina, horietako bi ikusteko aukera egongo da, horiek, Copusetako meza nagusian egongo baitira. Gainontzekoek, datorren urtera arte itxaron beharko dute Oñatiko kaleetan barrena egiten duten urteroko paseoa errepikatzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.