Herriko negozioak sustatzeko kanpaina aurkeztu du Oñatiko Udalak

Uxue Igarza Loiola 2020ko eka. 10a, 13:48

‘Herrittik zuztarrera, zuztarretik herrira’ kanpaina aurkeztu zuten atzo Xabier Igartua Sozioekonomia zinegotziak eta Unai Kortabarria teknikariak, herriko merkataritzako ordezkariekin batera. Azaldu zutenez, kanpainaren helburua herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektoreko negozioak sustatzea da.

Funtsean publizitate-kanpaina izango dela zehaztu dute, eta horretarako hainbat euskarri erabiliko dituzte: etxeetan banatuko dituzten esku-orriak, hedabideetarako euskarriak eta negozioetan eta Herribusean itsasteko biniloak.  Kanpainak 15 egun iraungo dituela azaldu du zinegotziak, eta guztira, 8.000 bat euro bideratu dituzte egitasmora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak