Aurtengo uda nolakoa izango den ez dago oraindik asmatzerik baina Debagoieneko turismo zerbitzuek zabaldu dituzte ateak bisitariak hartzeko; asteburuan hain zuzen hasi dira bisitak hartzen, Arrikrutz Kobetan eta Arantzauko Parketxean. Harrera ona izan du, gainera, irekierak; Arrikrutzen, adibidez, bete egin dira astebururako prestatu dituzten bisita gidatu guztiak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.