Aske gelditu da Xabin Usandizaga

Oihana Elortza 2020ko eka. 8a, 16:03

Egubakoitzean askatu zuten Xabin Usandizaga euskal preso oñatiarra. Zain zituen Kordobako espetxe atarian emaztea, alaba eta anaia bat.

1997ko uztailaren hasieran atxilotu zuten Usandizaga Ortega Lara askatzeko operazioaren baitan, 37 urte zituela. 2000ko azaroaren 10eko epai batean kondenatu zuen Audientzia Nazionalak (Xabier Ugarte, Joseba Erostegi, Jose Gaztelu eta Josu Uribetxeberriarekin batera) , Ortega Lararen bahiketarako azpiegitura prestatzea leporatuta. Angela Murillo zen epailea. Bitarte horretan behin-behineko espetxealdian egon zen.

Ia 23 urte egin ditu espetxean Usandizagak eta gaur, ekainak 5, arratsaldean gelditu da aske Kordobako kartzelatik. Emaztea, alaba eta anaia bat zituen zain kanpoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak