Segurtasun neurriak
Isma Zubia, eskola kiroleko koordinatzaileak adierazi bezala, gaurko jaia segurtasun neurriak hartuta egin da eta horretarako, kantxa urdinean lau txoko jarri dituzte, ikasleen mailaren arabera banatutakoak. Gauzak horrela, ikasleak sartzeko zein irteteko eremuak bereiztuta egon dira eta sartzeko ilaran eta txandaka egin behar izan dute, jende asko pilatu ez zedin.
Urteko egutegia
Zubiak aipatu du baita ere, koronabirusaren eraginez presentzialki egitekoak ziren ekintzak bertan behera uzteko erabakia hartu zutela, baina egoeraren aurrean, hainbat ekintza modu birtualean egin dituztela. Denboraldia amaituta, Oñatiko Eskola Kiroleko koordinatzaileak hurrengo ikasturteko prestaketa lanetan hasiko dira datozen egunetan.