Bigarren faseko lanak ere esleituta daude eta horrenbestez, aurrera doaz Araozko ostatua egiteko lanak. Auzoak landutako egitasmoa da, erakundeei aurkeztua eta martxan jarri dena. Lehen fasean oinarrizko azpiegitura egingo zuten, erabilgarritasun bat emateko moduan utzi eraikina, eta bigarren fase honetan barrua atontzen ari dira. Aretxabaletako Eco-Silma enpresa ari da lan hauek egiten eta bost hilabete ditu hasitakoak bukatzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.