Lanbide Heziketari dagokionez, Mariaren Lagundiko Lanbide Heziketan "azken azterketak" egitera itzuliko dira gaurtik aurrera, eta Aretxabaleta Lanbide Eskolan, bigarren kurtsoko ikasleak dira itzuli direnak. Mondragon Goi Eskola Politeknikoan, Arizmendi ikastolan, Bergarako Miguel Altunan eta Oñatiko Zuzazola-Larrañan ere zenbait ikasle bueltatu dira jardun presentzialera.