2010an sortutako proiektua
2010etik datorren proiektua da hau. Aurkeztutako proposamenaren arabera, Munazategi inguruko biribilgunea Duruaran errekaren gainean egokituko da, 42 metroko kanpo diametroa eta 6 metro zabaleko errei bakarra izango du alde bakoitzetik metro beteko bazterbidearekin. Baina biribilgunea ez dago Hirigintza Arau Orokorretan aurreikusita, ezta berau gauzatzeko beharrezko lurrak ere. Hitzarmen horretan jasotzen dena da, hain zuzen ere, proiektuan sartzen diren eragile bakoitzaren zereginak zeintzuk izango diren.
Foru Aldundiaren eta Ur Agentziaren oniritzia
Proiektu honek Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako departamentuaren eta Ur Agentziaren oniritzia du. Oñatiko Udala Garibaiko auzotarrekin egotekoa da euren eskaerak eta iritziak ere jasotzeko hitzarmenera eramango duten txostenean. Behin hitzarmena eginda bakoitza bere zatia lantzen hasiko da orain eta dena prest dagoenean Foru Aldundian aurkeztuko dute behin betiko oniritzia jasotzeko gero lanak egiten hasteko.