Markel Mancisidor oñatiarra medikua da Malagako Ospitale batean eta koronabirusak beraien ospitalean nola eragin duen azaldu du. Gaur egun, positibo eman duten 45 gaixori ari dira arreta eskaintzen, baina asteon larrialdietan izan duten jende kopurua gutxitu egin dela adierazi du. Horrekin batera, aipatu du gakoa dela positiboen kopurua jaistea, nahiz eta bere ustetan, oraindik ez den egoera horretara iritsi. Mancisidorrek uste du, kutsatze mailari dagokionean, Aste Santua amaitzearekin batera hasiko garela tunelaren amaierari argia ikusten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.