87 urteko emakume oñatiar bat hil da koronabirusagatik

Miren Arregi Amasorrain 2020ko martxoaren 19a

Familiak GOIENAri baieztatu dio, gaur eguerdian hil dela Arrasateko ospitalean ingresatuta zegoen 87 urteko emakumezko oñatiarra. Joan den asteko martitzenean egin zioten proba eta positibo eman zuen koronabirusean eta eguenetik okerrera egin zuen bere osasun egoerak.

Haren semeak esandakoen arabera, bestelako patologia baten ondorioz ama Txagorritxun zegoen ospitaleratuta eta alta eman eta etxera etorri zirenean hasi zen guztia. Emakumea gaizki sentitzen hasi zen eta koronabirusaren proban positibo eman zuen.

Erlazionatuak

27 pertsonak dute koronabirusa Debagoienean

Itziar Larrañaga Sarasola 2020 mar 19 Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak