Arkaitz Rodriguezek "batera" ikusten ditu Euskal Herria eta Katalunia

Maialen Regueiro 2020ko ots. 20a, 14:58

Oñatiko EH bilduk gonbidatuta, Arkaitz Rodriguez, Euskal Herria Bilduko mahai politikoko kidek, Zaldibarko gertaeraren eta apirileko hauteskundeen inguruan egin zuen berba atzo, Oñatiko EH Bilgunean.

Gaurkotasun politikoa izan zuen hizpide eguaztenean, Oñatiko EH Bilgunean, Euskal Herria Bilduko mahai politikoko kide Arkaitz Rodriguezek. Euskal Herriak eta Kataluniak "horma gainditzeko estrategia amankomun bat jarraitu beharraz" gain, Zaldibarko erraustegiaz, apirileko hauteskundeez eta "azkenaldian eskuinak nazioartean hartu duen indarraz" ere mintzatu zen Rodriguez. Apirilaren 5ean izango diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei begira, azaldu zuen EAJk eta Podemosek "alde batera" utzi dutela erabakitzeko eskubidea, eta testuinguru horretan "aukera bakarra" EH Bildu dela aitortu zuen, "bai burujabetzaren bidean aurrera egiteko, baina baita ere ezkerreko politikak egiteko". Zaldibarko gertaerari dagokionez, aipatu zuen "gutxi batzuen aberastasuna lehenetsi" dela "gehienen bizitzaren kaltetan", eta hori, gaineratu zuen, "zerbitzu publikoak pribatizatzen" direnean pasatzen dela, "hondakinen kudeaketan kasu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak