Ainhoa Arruabarrena: "Seme-alabek mugikorrarekiko egin duten erabileraren inguruko prebentzio neurriak lantzeko beharra dute gurasoek"

Maialen Regueiro 2020ko ots. 11a, 15:05

Zein adinetan komeni da mugikorra ematea seme-alabei eta zertarako? Horixe da hain zuzen atzo arratsaldean, Oñatiko Euskaldun Berria gelan hizpide izan zen gaia. Oñatiko Udalak, herriko ikastetxeek eta horietako Guraso Elkarteek antolatutako hitzaldian hainbat gurasok hartu zuten parte eta Emokiko kide den Ainhoa Arruabarrenak horien zalantzak argitu zituen.

Arruabarrenak aipatu zuen horrelako hitzaldiak antolatzearen arrazoia dela, gurasoek beraien seme-alabek mugikorrarekiko egiten duten erabilerarekiko prebentzio neurriak lantzeko beharra dutela.

Zein adinetan da egokia mugikorra oparitzea?

Arruabarrenaren ustetan, ez dago mugikorra oparitzeko adin zehatzik eta garrantzitsuagoa da mugikorraren erabilera egokia egitea. Kasu horretan, gurasoengan jarri zuen fokua, horiek izan behar direlako eredugarri seme-alabentzat. Hainbat gurasok beraien esperientziak partekatzeko aprobetxatu zuten atzoko hitzaldia eta Emokiko kideak hainbat gomendio eman zituen, prebentzio neurri gisa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak