Euskal Udalekuen logo berria aurkeztu dute Oñatin

Mireia Bikuña 2020ko ots. 5a, 11:19

Bernedoko, Goñiko eta Abaigarko etxeen ezaugarri bana, eta hiru lau kolore, berdea, morea, laranja eta granatea. Horiek aukeratu dituzte 2020ko Euskal Udalekuak irudikatzeko. Hiru udalekuetako 100 bat begirale elkartu dira Oñatin, hausnartzeko eta aurtengo deialdia egiteko.

Duela 50 urte hasi ziren Euskal Udalekuak antolatzen. Ordutik, urtero, uztailean eta abuztuan, hamaika txanda egiten dituzte udalekuetako hiru egoitzetan: Goñin, Bernedon eta Abaigarren. Aurtengoak ere gertu dituzte. Oñatiko gaztetxean egindako egonaldian, Euskal Herriko ikastetxe guztietara helduko diren informazio orriak sartu dituzten gutun-azaletan. "Martxoaren 2an zabalduko dugu izen-ematea. Urtero 1.000 ume inguru hartzen ditugu hiru etxeetan. Gehienak, errepikatzaileak dira. Alegia, urtero joaten dira Euskal Udalekuetara", esan du Udalekuetako begirale Vir Gomezek.

Hausnarketarako topaketa

Egun osoko egonaldia egin dute Oñatin. Euskal Udalekuen gaineko hausnarketa egin dute, proiektuak bizirik irauteko beharrezkoak diren aldaketei buruz egin dute berba, eta beraien artean elkar ezagutzeko baliatu dute. Bazkaria, karaokea, kantaldia eta Yogurina Borovaren kontzertua izan dira beste ekitaldietako batzuk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak