Harkaitz Zubiri: "Maskulinitateak ikasi egiten dira; ez dira berezko zerbait"

Mireia Bikuña 2020ko ots. 3a, 09:05

Maskulinitate berriak: biolentziari gabeko gizarterako giltza delako hitzaldia egin du Harkaitz Zubiri soziologoak Oñatin, Elkar Hezik gonbidatuta. Maskulinitate tradizionalaz gain, maskulinitate berriak ere badaudela kontatu die hitzaldira joandakoei.

Maskulinitate mota bat baino gehiago daudela esanaz hasi du hitzaldia Zubirik: "Maskulinitatea nola eraikitzen dugun oso garrantzitsua da, ostean edukiko ditugun harremanak onak edo txarrak izateko. Maskulinitate hegemonikoaz edo tradizionalaz gain, maskulinitate berriak daude egun. Eta horien ahalbidetzen dute harremanak onak izatea".

Era berean, azpimarratu du hezkuntzak garrantzia handia duela maskulinitatea modu batera edo beste batera garatzeko orduan. "Maskulinitatea ikasi egiten da. Landu. Ez da barrutik dakargun zeozer. Askotan hori azpimarratzen bada ere, ez da instintiboa. Ikasi egiten denez, posible da beste modu batera ikastea. Nagusitzen den eredua ez bazaigu interesatzen, badaude beste eredu batzuk. Kakoa dago zer egin behar dugun beste eredu horietan sozializatzeko", esan du Zubirik.

Ezaugarri batzuk

Eta, sozializatzeko bide horretan, barneratu gura den eredu horrek ze ezaugarri dituen garbi izatea ezinbestekoa dela esan du. "Ezaugarrietako bat da berdinzalea izan behar dela. Era berean, indarkeriaren kontrako konpromisoa eduki behar du. Hirugarren ezaugarria da, ezaugarri guztiak lotzen jakin behar duen eredua izatea. Hori horrela izanda ere, eta aurreko baldintza etiko guztiak beteta ere, bestelako legitimitate batzuk irabazteko ahalmena eman behar du. Adibidez, erakargarritasuna. Hau da, maskulinitate eredu ona da, eta gainera, gustatzen zait".   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak