Oñatin ikasitakoak Baltistanen aplikatzeko proiektua

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko urt. 15a, 09:05

Pakistango bi lagun izan dira Oñatin Baltistan Fundazioak eta Mondragon Team Academy-ren arteko lankidetzari esker. Ekintzailetasuna zer den eta nola lantzen den ikasi dute eta formazio hori Baltistango 20 gazteri erakutsi eta euren proiektuak martxan jartzea da orain asmoa. Baltistan Fundazioko Pedro Ibarra eta Alberto Iñurrategi eta proiektuan parte hartu duen Shazia Maryam gaztea izango dira gaur iluntzeko hitzaldian; 19:00etan kultura etxean.

Pakistango iparraldean dagoen Baltistan herrialdeko gazteei euren proiektuak gauzatu ahal izateko formazioa emateko proiektu bat egin dute Baltistan Fundazioak eta Mondragon Team Academy-k. LEINN graduaren bitartez, Ekintzailea eta Berrikuntza gradua, elkartrukea egin dute hango ikasleekin. Hala, hango bi lagun izan dira Oñatin, Basharat Ali eta Sahazia Maryam, eta hil honen bukaeran Oihane Aizpurua ikasle oñatiarra joango da hara Shaziarekin batera hemen ikasitakoa elkarrekin han ezartzera. Sei hilabete egingo ditu oñatiarrak Baltistanen.

Hitzaldia eta laburmetraia

Gaur, urtarrilak 15, proiektu horretan parte hartu duen Shazia Maryam-ek, Baltistan Fundazioko presidente den Pedro Ibarrak eta Alberto Iñurrategi mendizaleak parte hartuko duten hitzaldia egongo da kultura etxean. Proiektuaz gain, hango errealitateaz berba egingo dute. Gainera, I forgot myself somewhere izeneko film laburra ere emango dute, Hushe ibarreko emakumeen bizitza gogorraren ideia xume bat eskaintzen duena.

Kultura etxean da ekitaldia, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak