Bihar irekiko ditu ateak Oñatiko Txaloka ludoteka eraberrituak

Maialen Regueiro 2020ko urt. 9a, 10:36

Azken hilabetetako lanen ostean, bihar, egubakoitza, ateak irekiko ditu Txaloka ludotekak eta horretarako, 17:30etik 20:00etara bitartean irekiera ekitaldia egingo dute. Aiert Alberdik kontzertua eskainiko du eta bertaratzen direnek luntxaz gozatzeko aukera izango dute. Horrekin batera, gaztelekuko sotoa urtarrilaren 11tik aurrera egongo da erabilgarri.

Gaur egungo beharretara egokituta

Txaloka ludoteka proiektu hezitzailearen egungo beharretara egokitu dute horretarako, oztopo arkitektonikoak kendu direlarik. Gauzak horrela, haurrek eremu estimulatzailea, segurua, malgua, funtzionala, estetikoa eta epelaz gozatzeko aukera izango dute aurrerantzean.

Jolas espontaneoa eta sinbolikoa ahalbidetzea edota norberaren parte hartzea zein besteekiko elkarrekintza areagotzea da ludotekako asmoa eta horretarako, egurrezko blokeak, harriak, hareak, kartoizko kaxak eta gisakoak erabiltzen dira.

3-8 urte bitarteko umeentzako zerbitzua

Txaloka ludotekak 3 eta 8 urte bitarteko umeei eskaintzen die zerbitzua eta astelehenetik ostiralera bitartean dago erabilgarri, 16:45etik 19:45era bitartean. Ordaindu beharreko kuota 60 eurokoa da, baina hainbat salbuespen daude: familia bereko bigarren umeak 50 euro ordaindu behar lituzke, eta, hirugarrenak, 40 euro. Izena emateko, nahikoa da ludotekara bertara joatea eta ikasturteko edoizen egunetan dago horretarako aukera.

Gaztelekuko sotoa

Gaztelekuko sotoko irekiera ekitaldia, urtarrilaren 11n, zapatuan, egingo da 17:00etan hasita. Bertaratzen direnek, merienda edota eskulanak izango dituzte. Horrekin batera, zerbitzua ohiko egunetan zein ordutegian mantenduko da: astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:45era bitartean; eta, asteburuetan, goizez (10:30 eta 13:00 bitartean) eta arratsaldez (17:00 eta 19:45 artean).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak