Maxk munstroak eta bere emozioek Santa Ana antzokia hartuko dute

Txomin Madina Milikua 2019ko abe. 26a, 15:58

Ganbara Faktoriak urtarrilaren 4an, arratsaldeko 18.00etan eta Santa Ana antzokian estreinatuko du 'Koloretako Munstroa' ikuskizuna. Ganbari Txiki Abesbatzak eskainiko duen familia kontzertua izango eta emozioak izango dira bertan landutako gaia.

Anna Llenasen ipuin bat abiapuntu hartuta, Koloretako Munstroa ikuskizuna sortu du Ganbara Faktoriak. Urtarrilaren 4an estreinatuko dute Santa Ana antzokian, eta emozioak izango dira helburu pedagogikoa duen obra egituratuko dutenak.

Maxk izeneko munstroa da ikuskizunaren protagonista, eta hark sentituko duen emozio-korapiloa askatu beharraren aitzakian, lotsa, maitasuna, beldurra eta aitzakia bezalako sentipenen inguruan jardungo dute. Hamar emozio denera, bakoitza kantu eta eszenografia banarekin jantzita: "Modu horretan, emozio bakoitzak bere deskribapena izango du, eta etxeko txikiek jakingo dute lotsatzen garenean, edo maitemintzean, zer den barruan sentitzen duguna" azaldu du ikuskizunaren aurkezpenean Ganbara Txiki abesbatzaren eta 'Koloretako Munstroa' ikuskizunaren zuzendaria Aitor Biain-Bidartek.

30 lagun inguruk hartuko dute parte ikuskizunean: 9 eta 12 urte bitarteko Ganbara Txikiko 25 lagunek; Eli Mendiaraz piano-jotzaileak; narratzaile lanak egingo dituen Miel Guridik; Maxk munstroari ahotsa jarriko dion Txomin Maidaganek; eta munstroari bizia emango dion Aitor Garitanok.

Ikuskizunerako sarrerak Txokolateixan erosi beharko dira: hamar urtetik beherakoek 5 euro ordaindu beharko dute, eta gainerakoak, 8 euro.

Hots Abesbatzak ere kontzertua

Koloretako Munstroa ez da Ganbara Faktoriak datozen egunotan Oñatin eskainiko duen ikuskizuna bakarra. Hots Abesbatzak, neguko kantez osatutako emanaldia egingo du urtarrilaren 3an, 19:30ean, Agustindarren elizan. Kontzertu horretarako sarrerak ere Txokolateixan erosi behar dira, 8 eurotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak