"Munduko txapelketan hamargarren, Espainiako Kopako eta rankingeko txapelduna 23 urtez azpikoen mailan eta Euskadiko rankingeko irabazle maila absolutuan. Horiek lorpen nagusienak. Euskal zirkuituko probetan bi bigarren eta hiru hirugarren postu lortu ditu maila absolutuan tartean Arrasate Udalaitzen lortutakoa (3. Maila absolutuan)", azaldu du epaimahaiak.
Bi futbol talde izan dira onenak
Talderik onenak futboleko bi izan dira: "Futbol saileko gizonezkoen gizonezkoen 1. Erregionalak eta emakumezkoen kadete mailako taldeek Gipuzkoako kopa txapelketa irabazi dute aurten. Ekainaren 1ean jokatu ziren bi finalak. Mutilena Beasainen eta neskena, Zubietan. Iñigo Zubiak zuzentzen duen taldean nagusitasun handiz eraman zuen Amara Berriren aurkakoa (3-0). Nesken kasuan berriz, finala, dezente orekatuagoa izan zen. Zorionez baina oñatiarrek 1-0 irabazi zuten Astigarragako Mundarroren aurkakoa".
Haritz Azurmendi, teknikari onena
Teknikari onenaren saria, berriz, Haritz Azurmendiri eman diote: "Aloña Mendiko futbol sailean Ohorezko kadete mailako taldearen entrenatzaile da. Iaz mailaz igotzea lortu zuen. 23 urte izan arren, 6-7 urte daramatza Aloñako talde ezberdinekin entrenatzaile lanak egiten. Baina bere aurtengo jarduna zerbaitetan nabarmendu beharra badago gizartearekiko erakutsi duen konpromisoarengatik izan da. Iazko denboraldian herriko futbol txapelketan lehiatu zen errefuxiatu taldearen entrenatzaile eta gidaria izan da. Eta jatorri ezberdin eta egoera oso gogorretan zeuden pertsonengan izan duen eragina oso handia izan dela garbi dago. Herrira eta txapelketara ondo baino hobeto egokitzea lortu du eta emaitzak ere eskuratu ditu. Kopa eta Superkopa irabazteko gai izan baita talde honekin. Zorionak!!"
Kirolaren alde egindako lanaren aitortza, Josu Osarentzat
Josu Osak, bestalde, kirolaren alde egindako lanaren aitortza jaso du: "Oso ume zela hasi zen pilota sailean eta 33 urte izan arte aritu zen lehiatzen. Zazpi urte daramatza batzordean eta azken bostetan, presidente karguan. Hori gutxi balitz, kirol koordinatzailea ere bada eta emakumeen taldea sortu eta bultzatzearen errudun nagusia ere bai".
Bost aipamen berezi
Bost aipamen berezi egin dituzte sari banaketan: karate sailak 25 urteurrena bete du aurten; Ioritz eta Gotzon Aranguren Euskadiko rankingeko eta Espainiako kopako txapeldun goitibeheretan; Felix Sanchez, azken bi urteetan nazioarteko atletismo federakuntzak ematen duen urteko argazkilari onenaren irabazlea; Iñaki Guridi igerilaria, egin duen ibilbide oparoagatik, eta eta Jon Odriozola eta Markel Irizar, goi mailako kirolean herriak izan dituen azken bi erreferenteak.
Herritarren saria Danel Casaisek jaso du
GUZTIRA 985 boto jaso dituzte:
1.- Danel Casais (%39,96)
2.- Axier Alonso (%36,97),
3.-Beñat Guridi (%23,07).
Seigarren urtea da aurtegoa. Aurrez, Josune Odriozola, Iokin Garai, Saioa Arkonada eta Jon Altube eta Eric Martin izan dira garaileak.