Trukean oinarritutako kontsumoa sustatzeko lekua

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko abe. 5a, 15:08

Objektuak trukatzeko gunea jarri dute Oñatiko plazan, Trukegunea deiturikoa; objektuak utzi edo hartzeko gunea. Kutxa Ekoguneak bultzatutako proiektua da, eta urtarrilaren 7ra arte egongo da zabalik. Helburua da kontsumo arduratsua sustatzea.

Etorkizun ekologikoago eta berdintasunezkoago baten alde egiten duen proiektua da Trukegunea Sarea. Kontsumo arduratsua sustatu gura dute, birziklapena aldarrikatu eta trukean oinarritutako esperientzia eskaini.

Har daiteke, utzi gabe

Oñatiko plazan jarri dute objektuak trukatzeko gunea. Objektuak utzi daitezke edo hartu –ez da zertan ezer utzi behar beste zerbait hartzeko–. Urtarrilaren 7ra arte egongo da zabalik. Ixutu begixak! taldeko boluntarioak daude laguntzen.

Egun guztian zabalik

Lehenengo bi asteetan arratsaldez zabaldu dute, eta beti egon da norbait gunea zaintzen. Hurrengo astetik aurrera egun guztian egongo da zabalik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak