"Parte-hartzailea, hurbilekoa, irekia, harremanetan oinarritutakoa izango den gobernantza gura dugu Oñatin. Parte-hartze prozesuak izan ditugu eta esperientzia horretatik abiatuta eredua arautu gura dugu orain", azaldu du Anik Zubizarretak. Araudi propioa izango du Oñatik eta zirriborroan jasota dute. Zirriborro hori herritarrekin eta herri eragile eta elkarteekin kontrastatzeko lehen bilera gaur da, martitzena, 18:00etan, osoko bilkuren aretoan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.