Magia mikologikoa hizpide Raul Fraileren eskutik

Maialen Regueiro 2019ko aza. 16a, 21:44

Arantzazuko 9. mikopoteoaren baitan, mikologian aditua den Raul Frailek, Magia micologica: Cosas sorprendetes sobre los hongos hitzaldia eskaini du Arantzazuko Parketxean. Horren ostean, Hotel Santuario de Arantzazu, Goiko-Benta, Milikua, Sindika eta Zelai-Zabal jatetxetan mikopoteoa egin da.

Magia mikologikoa hizpide

Gaurkoa, ez da Frailek Arantzazun ematen zuen lehen hitzaldia. Izan ere, iaz ere onddoen inguruan hitz egiteko gonbidapena helarazi zioten Parketxetik eta aurtengo gonbidapena ere onartu egin du: "Oso interesgarria iruditzen zait horrelako ekimenak antolatzea eta oso gustura etortzen naiz". Aurten baina, diskurtso ezberdin bat izan du Frailek, magia mikologikoa, alegia. Bertan, onddoei buruz ezagutzen ez direnak eman ditu jakitera eta besteak beste, onddoen edabeak egiteko azalpenak eman dizkie bertaratutako herritarrei. 

Mikopoteoa

Hitzaldiaren ostean, Mikopoteoa hasi da Hotel Santuario de Arantzazu, Goiko-Benta, Milikua, Sindika eta Zelai-Zabalen. Eguraldia ez da lagun izan, baina herritar ugari igo dira Arantzazura pintxoez gozatzera. Gainera, aurten, udalak antolakuntzarekin kolaboratzeko asmotan, autobusa antolatu du herritarrak igotzeko eta jaisteko. Herritarren artean gainera, jatetxetako pintxoek harrera ona izan dute eta oso esperientzia gomendagarria dela adierazi dute askok. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak