Bederatzigarren mikopoteoa egingo dute zapatuan, azaroak 16, Arantzazun, 19:00etan. Perretxiko pintxoak prestatuko dituzte Arantzazuko Santutegia Hotela, Goiko-Benta, Milikua, Sindika eta Zelai-Zabal jatetxeetan. Aurretik, aurrekoan bezala, 18:00etan, hitzaldia egingo du mikologian aditua den Raul Frailek Gandiaga topalekuan.
Oñati eta Arantzazu arteko autobus zerbitzua egongo da hitzaldira zein mikopoteora joan gura izanez gero. Zerbitzua Oñatiko postetxetik, 17:20tik 22:00ra arte izango da, 40 minutu oro; Arantzazutik Oñatira 17:40tik 22:ooetara, maiztasun berarekin. Autobusa Zelai-Zabalen gelditzea eskatu ahal izango da.