Bidebarritik lan esparru arruntera pasatzeko, hitzarmena

Julen Iriondo 2019ko urr. 30a, 14:28

Oñatiko Udalak, Bidebarri laneratze enpresak eta Ulma Fundazioak hitzarmena sinatu dute, bigarren aldiz, Bidebarri enplegu zentroan diharduten pertsonen lan esparru arrunterako bidea errazteko.

Hitzarmen honi lotuta, gizarteratze eta laneratze prozesuetatik datozen pertsonak kontratatzeko dirulaguntza deialdia egingo du Udalak. Bidebarritik datozen langileak kontratatzen dituzten Oñatiko 50 langiletik beherako enpresek jaso ahalko dute dirulaguntza. 20.000 euro izango dira laguntzetan banatzeko, Udalak eta Ulma Fundazioak erdibana jarritakoak. Ulmak, horrez gain, Bidebarritik datozen langileak bere kooperatibetan kontratatuz ere egingo du ekarpena.

Gehienez hiru urte egiten dituzte Bidebarrin bertara iristen diren pertsonek. Halako hitzarmen eta dirulaguntzekin hiru urte horiek baino lehen jendea lan esparru arruntera bideratu ahal izatea positiboa litzateke: "Gure helburua ez da laneratze enpresa handi bat edukitzea lanpostu pila batekin, baizik eta daudenek rotazioa edukitzea. Hiru urte egon beharrean, lortzen badugu bi urte egotea gurekin eta lan merkatu arruntean sartzea, aukera izango dugu jende gehiagori atenditzeko", dio Bidebarriko Jon Igartuak.

Aurtengo uztailaren 1etik 2020ko ekainaren 30era egiten dituzten kontratuengatik jaso ahal izango dute enpresek dirulaguntza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak