Azaroaren 10ean egingo diren Espainiako Gorteetarako hauteskundeak izan zituzten hizpide atzo, eguaztena, Maddalen Iriartek eta Mikel Biainek, Oñatiko EH Bilduk antolatutako solasaldian. Iriartek adierazi zuen hauteskunde horietan gauza asko daudela jokoan: "Demokrazia handiagoa gura dugunondako".
Hauteskunde hauei Kataluniako procès-aren sententzia gehitu zaiela esan zuen Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkideak: "Sententzia horrek erakutsi du zer-nolako Estatua dugun aurrean, beti bezalako autoritarioa, zigorra erabiltzen duena. Epaiak, gainera, prezioa jarri dio subiranotasun bidea egin nahi, egin eta egingo du-gunoi, eta uste dut orduan eta ikusgarriagoak izan behar dugula eta orduan eta indar handiagoa izan behar dugula Espainiako gorteetan". Ezkerreko blokea indartsu agertzeak "Espainiako Estatuak lurraldetasunarekin duen arazo sendoa" Europan erakusten lagunduko duela uste du Maddalen Iriartek.