Epaimahaikideek Ibarrondok ahozko musikaren, orkestra musikaren eta musika elektroakustikaren eremuan egin duen ekarpena saritu nahi izan dute, baita Espainiako eta Europako hainbat orkestrek bere lanak interpretatu izana ere.
Epaimahaiak, Ibarrondok oraindik jardueran jarraitzen duela azpimarratu izan nahi du. 2018an, Akaitz 1994ko lana estreinatu zuen Zagreben eta 2019an, Hamarka eta Entre Bóvedas lanak. Gainera, Barne Hegoak eta Alas del Alma CD bikoitza kaleratu berri izana nabarmendu du.
2018an, Arte Ederretako dominarekin saritu zuten konpositore oñatiarra.