Kontsumo kontzientea landuko dute Oñatiko Bizipoz programan

Mireia Bikuña 2019ko urr. 15a, 15:18

55 urtetik gorakoko pertsonendako sei tailer egingo dituzte azaroko lau martitzenetan, eta abenduaren 10ean eta 17an. Besteak beste, zer, nola eta non erosi landuko dute, Amaia Diaz de Monasterioguren dietistarekin. Izen-ematea zabalik dago, 638 51 69 73 telefonoan.

Antolaketa eta kontsumoa, Erosteko moduak, Etiketatzeko formulak, Plastikoaren kontsumoa murriztea, Kontserbatzeko metodoak eta Sasoiko elikadura dira emango dituzten sei tailerrak. "Guztion artean eragin behar dugu. Kontzienteko kontsumitzen dugunon esku dago aurrera-pausoak ematearena. Guztion artean egin behar dugu indarra", esan du aurkezpenean Amaia Diaz de Monasteriogurenek.

Kontzienteki eta arduratsu kontsumitu gura dutenekin edo dagoeneko hasita daudenenekin elkartu, eta elikadura kontzientea bultzatuko duen mugimendua sortu gura dute. "Ikastaroetara datozen herritarrek erosketak beste modu batera egin izan dituzte. Beste ohitura batzuk ezagutu. Elkarren artean ikasi behar dugu. Feed back-a sortu gure artean".

Zahartzaro aktiboa

2016an ipini zuen martxan Oñatiko Udalak Bizipoz programa. Zahartzaro aktiboa izan gura zuten 55 urtetik gorakoendako ekintza Leinn programaren bidez sortutakoa izan zen. Ordutik, hainbat lanketa egin dituzte: adimen emozionala, teknologia berriak, ingeles taldea eta elikadura kontzientea, beste beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak