ALBISTEAK

Emakumeen ekarpena jasotzeko beka zabalik, bigarrenez

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko urriaren 9a

Oñatiko Udalak ematen duen Selma Huxley Barkham ikerketa bekarako lanak azaroaren 18ra arte aurkez daitezke.

Oñatiko emakumeek historian zehar herriari egindako ekarpenak jasotzeko eta zabaltzeko helburua du Selma Huxely Barkham bekaren bigarren deialdiak ere.

Oñatiko Udalak ematen duen aurtengo beka 18.000 eurokoa da eta hemezortzi hilabeteko iraupena. Bi zatitan banatuko da: lehenengo urtea ikerlana egiteko izango da eta azken sei hilabeteak jasotako informazio hori herritarren artean zabaldu eta hedatzeko.

Gaur goizean egin dute deialdiaren aurkezpena udaletxean eta azaroaren 18ra arteko epea jarri dute lanak aurkezteko. Epaimahaiak erabakiko du gero aurkeztutako zein proiekturi eman beka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak