Bikoizketa Txapelketak "helburuak bete ditu"

Maialen Regueiro 2019ko urr. 1a, 15:27

Bikoizketa Txapelketa nobedadea izan da Oñatiko jaietako lehen asteburuan. Izan ere, txosna batzordeak parte-hartzea bultzatzeko helburuz jarri zuen abian ekimena eta guztira 116 lan jasota, helburua bete delakoan daude.

Zortzi sari

Egubakoitzean, irailaren 27an, banatu zituzten jaiak txosnagunean, guztira zortzi lan saritu zituztelarik:

  • Epaimahaiaren lehen saria: Bixamona Herri Egunian.
  • Epaimahaiaren bigarren saria: Aurten Maritxutara!
  • Epaimahaiaren hirugarren saria: Pesako autobus gidaria.
  • Publikoaren saria: Aurten Maritxutara!
  • Originalena: Flying free.
  • Barregarriena: Barrakak.
  • Muntairik onena: Gaytrix Reloaded.
  • Gaupasa saria: Bizipozera noia.

Txapelketara aurkeztutako lan guztiak hemen daude ikusgai.

Balorazioa

Bikoizketa Txapelketako antolakuntzakoak pozik agertu dira lehen edizio honek eman duenarekin. Ekimen honen bidez, "herritarren parte-hartze aktiboa bultzatu" nahi zuten eta "jasotako lan kopuruarekin helburua bete" dela adierazi dute.

Horrez gain, "sarituak erabakitzea ez da erraza izan" aipatu dute, lan asko jaso dituztelako eta horietako batzuk oso onak izan direlako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak