500 lagunetik gora pentsiodunek deitutako manifestazioan Oñatin

Amaia Zabala 2019ko urr. 1a, 11:15

Pentsiodunek eta erretiratuek Oñatin egindako manifestazioan jendetza elkartu zen. Azken hau berezia izan zen, gainera, astelehenetako ohiko elkarretaratzeaz gain, manifestazioa ere egin zutelako.

Bailara mailako manifestazioa izan zen, gainera, Oñatiko jaiak direla aprobetxatuz, eskualdeko pentsiodun eta erretiratuez gain, hainbat herritar ere elkartu baitzitzaizkien.

Adineko egoitzetako egoerarekin kezkatuta

Gaur, urriak 1, Pentsiodunen Nazioarteko Eguna da, eta hori dela eta atzoko manifestazioan, zahartzaroan ere pertsonek dituzten eskubideak errebindikatu zituzten bereziki. Oso kezkaturik agertu ziren Gipuzkoan adinekoen egoitzetan bizitzen ari diren egoerarekin; izan ere, beraien esanetan, langileria ez badago egoera onean, bertako egoilariei, adineko pertsonei hain zuzen, zuzenean eragiten die horrek.

Azkenik, Espainiako Gobernuaren egoerarekin eta hauteskundeak errepikatzearekin haserre agertu ziren eta pentsiodunen auziari  zein beste edozein kolektiboren borrokari zuzenean eragiten diola argudiatu zuten.

Manifestazioaren amaieran,  errebindikazioen tartea izan zuten, eta ongizate estatuaren aldeko mezuak, KPIaren araberako igoera, pobrezia energetikoa, adinekoen irisgarritasuna eta eros ahalmena eta adin nagusikoen aurkako diskriminazioa eta bakardadea izan zituzten hizpide, besteak beste.

Amaitzeko, urriaren 16ean Madriden egingo den manifestaziora joateko deialdia luzatu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak