Beste behin ere, 'Gaua' eta Gilles Etxegoien nagusi

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko ira. 22a, 15:49

Txakur bizkorra dela erakutsi du beste behin Gaua-k Oñatin. Iparraldeko txapeldun Gilles Etxegoien artzainarekin batera Nazioarteko Artzain Txakurren txapelketako irabazlea izan da. Azkeneko bost urteetan lau txapela jantzi dituzte Gaua-k eta Etxegoienek.

Gaua eta Gilles Etxegoien nagusitu dira Oñatiko Nazioarteko Artzain Txakurren txapelketan. Bikote ona osatzen dutela erakutsi dute beste behin, eta azkeneko urteetako nagusitasunari eutsiz eroso irabazi dute Santa Lutziako zelaian.

13 txakur lehiatu dira gaurko txapelketan. Lehenengo ariketa egin ondoren, bost txakur pasatu dira bigarren ariketara: Gaua eta Gilles Etxegoien –Iparraldeko txapelduna–, Etxe eta Marcel Hualde –Euskal Herriko txapelduna–, Bat eta Fidel Alonso –Euskal Herriko ordezkaria–, Bayon eta Hilario Novillo –Kataluniako bigarrena–, eta Xeco eta Miguel Adrover –Mallorcako txapelduna–.

Bigarren ariketa egiteko zazpi minutu izan dituzte. Txakur guztiek egin dute euren lana ondo, Etxe-k izan ezik. Artaldea hartu, eskortan sartu eta handik ateratzeko denbora gutxien behar izan duena Gaua izan da 2 minutu eta 44 segundorekin.

Sailkapena

Bi ariketetako puntuak kontuan hartuta horrela geratu da sailkapena:

1. Gaua eta Gilles Etxegoien, 352 puntu.

2. Xeco eta Miguel Adrover, 346 puntu.

3. Bat eta Fidel Alonso, 329 puntu.

4. Bayon eta Hilario Novillo, 318 puntu.

5. Etxe eta Marcel Hualde, 261 puntu.

6. Luk eta Juan Miura, 161 puntu.

7. Mac eta Moises Tarres, 153 puntu.

8. Riki eta Enrike Mendiguren, 144 puntu.

9. Jai eta Antonio Alustiza, 143 puntu.

10. Kobi eta Asier Bolivar, 112 puntu.

11. Daina eta Jesus Beneito, 99 puntu.

12. Mendi eta Javier Zubiaurre, 91 puntu.

13. Laia eta Enrike Mendiguren, 71 puntu.

Gilles Etxegoien "pozik" zegoen lortutako txapelarekin. "Badakigu txakurra aspaldian ona dela", azaldu du behenafarrak. Oñatikoa "asko maite" duen txapelketa dela gaineratu du.

Arrazako txakur onena

Arrazako txakur onenaren saria, aldiz, Fidel Alonsoren Bat txakurrak jaso du.

Omenaldia

Txapelketa hasi aurretik Miguel Marañon eta Jose Luis Madinabeitia artzainak omendu dituzte. Madinabeitia Oñatiko Urrexola auzoko Errota baserrikoa, umetatik dabil artzain eginkizunetan. Txapelketetan parte hartzen, aldiz, 43 urterekin hasi zen, eta "ahal duen artean" jarraitzeko nahia erakutsi du. "Pozik eta eskertuta" agertu da omenaldiarekin.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak