Jaietako egitaraua

ZAPATUA 21
Egun osoan, barrakak 1€.
15:30 ESPELEOTXIKI, Arrikrutz-Oñatiko Kobak. Erreserba 943082000 edo arrikrutz@onati.eus
16:30 11. SAN MIGELETAKO MUS TXAPELKETA, Portuko plazan. Izen-ematea: 15:30-16:15.
18:00 HAURREN DANBORRADA, Musika Bandak lagunduta. Eguraldi txarra eginez
gero, irailaren 22an egingo da.
Ondoren BURUHANDIAK ETA ERRALDOIAK, Musika Eskolako triki-pandero taldeak
lagunduta.
22:00 OROIMENEAN ikus-entzunezkoa, Alzheimer gaitzaren errealitate gordina bistaratzen
duen maitasunez beteriko istorioa, Zubikoa pilotalekuan. Antolatzailea: Hots Abesbatza. Zuzendaria: Aitor Biain Bidarte. Sarrerak: www.onati.eus, Txokolateixian eta leihatila digitalean.

IGANDEA 22
09:00 Txistulari Taldearen goiz-eresia. Goizean zehar Aire libreko 17. MARGO-LEHIAKETA.
14:30ean, sari-banaketa Kultur Etxean.
10:30 NAZIOARTEKO 60. ARTZAIN TXAKURREN TREBETASUN LEHIAKETA, Santa Lutzian.
12:00 ATSOLORRA: urtean zehar jaiotako haurrei ongietorria, Udaletxeko batzar areto nagusian, Musika Eskolako musikaz girotua.
12:00 Musika Bandaren kalejira.
13:00 Musika Bandaren kontzertua, plazan.
16:00 BOLAJOKO TXAPELKETA, San Martinen. Antolatzailea: Kurtze Baltz K.K.E.
17:00 ARKU TIRAKETA ERAKUSTALDIA (arkua probatu nahi duen edonorentzat irekia), San Martinen. Antolatzailea: Txantxiku Arkulariak.
18:00 ERRALDOIEN KONPARTSAK, irteera Kanpantxotik. Antolatzailea: Kanpantxo Kultura Elkartea.

MARTITZENA 24
19:00 Hitzaldia: EUSKAL HERRIKO FORU ERREGIMENA, Kultur Etxean. Hizlaria: Jon Arrieta (EHU/UPV). Aurkezlea: Ana Maria Markuleta (Olaitturri).

EGUENA 26
18:30 37. SAN MIGEL PILOTA TXAPELKETAKO FINALERDIAK, Euskal herriko kadete, gazte eta promesa mailako pilotari onenak Zubikoa pilotalekuan. Antolatzailea: Aloña Mendi KE-ko Pilota Saila.
19:00 Antzerkia: OÑATIKO ITUNA LEHEN KARLISTADAN antzezlanaren aurrestreinaldia Santa Ana antzokian. Antolatzailea: Olaitturri Kultur Elkartea.

EGUBAKOITZA 27
17:00
Txosnagunearen muntaia herrikoia
18:00-21:00 BELDUR BARIK GUNEA (eraso sexistarik gabeko gunea), Unibertsitate etorbidean.
21:30 BIKOIZKETA TXAPELKETAKO bideo emanaldia. Antolatzailea: Txosna Batzordea.
23:00 SU TA GAR taldearen kontzertua, plazan

ZAPATUA 28 - SAN MIGEL AOZARAZA EGUNA
14:30
BAZKARI HERRIKOIA merkatu plazan. Antolatzailea: Txosna Batzordea.
17:00 HERRIKO PILOTA TXAPELKETAKO FINALA, Pilotalekuan.
18:00 TRAKAMATRAKA taldearen MATRAKA MA NON TROPPO ikuskizuna, Portuko plazan.
19:00 KORAPILOA ASKATZEKO UNEA DA dantza herrikoia, plazan. Antolatzailea: Sare.
19:00 MEZA NAGUSIA, Parrokiako koruak abestuta.
19:30-21:30 UROLATARRAK txaranga. Antolatzailea: Txosna Batzordea.
20:00 TXANTXIKUAREN JAITSIERA, jaiei hasiera emateko.
20:15 GAUARGIrekin disko-festa, plazan.
21:00 BROKEN LEGACY, disko-aurkezpena. Ostean Karaokea, DJ Malandro eta goizaldean Dj Osaka. Antolatzailea: Txosna Batzordea.
23:00 DANBORRADA NAGUSIA herriko kaleetan zehar. Amaiera plazan izango da. Ondoren GAUARGIrekin disko-festa, plazan.
00:30-03:30 Testinga txosnagunean, Ailaket elkartearekin.

DOMEKA 29 - SAN MIGEL EGUNA
09:00
Txistulari Taldearen goiz-eresia.
11:00-14:30 Haur eta Gaztetxoentzako ABENTURA PARKEA ( tirolina, rokodromoa,oreka tailerra, eskulanak ,... ), Errementeri plazan. Goiz osoan zehar Oñatiko TXORIMALOAK BERTATIK BERTARA. Beraiekin argazkiak ateratzeko aukera egongo da.
11:00 Herri mailako PLATER TIRAKETA, Txopekua tiro-zelaian (armak edukitzeko baimena eta Federazioaren lizentzia eskatuko da).
11:00-14:30 MEZA NAGUSIA, Parrokiako koruak abestuta. Joxan Larrañaga Parrokoari agurra eta Horazio Argarateri ongietorria.
12:15 Musika Bandaren kalejira
13:15 Musika Bandaren kontzertua, Lazarraga jauregiko lorategian. Eguraldi txarra eginez gero, Udaletxeko arkupeetan.
18:00 FUNBOX FACTORY: Dirt Jump eta Mototrial Show ikuskizuna, plazan.
19:00 ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK, txosnagunean. Antolatzailea: Hotz Oñati.
19:00 Antzerkia: OÑATIKO ITUNA LEHEN KARLISTADAN antzezlanaren estreinaldia Santa Ana antzokian. Antolatzailea: Olaitturri Kultur Elkartea.
19:00 MICE taldearen kontzertua, Atzeko Kalen.
23:00 ANDRES PENABAD BAND folk talde galiziarraren kontzertua, plazan.

ASTELEHENA 30 - GAZTEEN EGUNA
12:00- 17:00 BAZKARIA eta JOLASAK gazteentzako, gaztelekuak bideratuta. Ondoren ERROMERIA gaztelekuan.
12:00 BERAKATZ-ZOPA LEHIAKETA, plazan. Ondoren, sari-banaketa.
12:00 Oñatiko pentsiodunen elkarretaratzea, plazan.
13:00 Jotak, VOCES NAVARRAS taldearekin, Lazarragako lorategian.
17:30-19:30 SOKAMUTURRA. Plazan, Kale Barrian eta Atzeko Kalen. Arno ganadutegiko zezena.
18:00 TOR magoaren ikuskizuna, Portu plazan.
19:30 PURO RELAJO taldearen kontzertua, plazan.

EGUBAKOITZA 4 - EGUN MOREA TXOSNAGUNEAN
13:00
Auzolana, txosnagunean.
15:00 Bazkaria , txosnagunean. Bazkal ostean, Bingo musikatua eta ondoren antzerkia.
19:00 Poteo musikatua, txosnagunetik abiatuta.
19:30 IKER MARTINEZ ETA ZALDI HERRENAK taldearen kontzertua, Atzeko Kalen.
22:00 Kontzertua: YOGURINHA BOROVA eta DJ BOLLO, txosnagunean.
22:30 BERTSO JAIALDIA, Zubikoa kiroldegian. Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran, Nerea Ibarzabal, Unai Agirre, Andoni Goitia eta Iker Zubeldia. Gai-jartzailea: Txinparta Bertso Eskola. Sarrerak salgai, Txokolateixan. Nagusiak: 10 euro, Gazteak: 8 euro.

ZAPATUA 5 - HERRI EGUNA
09:00 Txistulari Taldearen goiz-eresia. Ondoren, herriko kaleetan zehar ibiliko dira.
10:30 Unibertsitate inguruan:

  • Herri mailako behi erakusketa.
  • Asto erakusketa.
  • Herri mailako ardi, ahari eta bildots lehiaketa.
  • Gazta lehiaketa.
  • Behor eta zaldi erakusketa.
  • Lore eta landare erakusketa.
  • Euskal txerri eta oilo erakusketa.
  • Artisau erakusketa.
  • Herri mailako fruitu eta barazki lehiaketa.

11:00 KALEJIRA, herriko kaleetan. Musika Eskolako triki-pandero eta soinujoleen taldea, txistulariak eta Tolosako gaiteroak.
11:00-14:00 BELDUR BARIK GUNEA (eraso sexistarik gabeko gunea), Unibertsitate etorbidean.
12:00 33.SAGARDO-DASTAKETA, plazan.
13:15 Lehiaketetako SARI-BANAKETA.
14:30 HERRI BAZKARIA, Zubikoa kiroldegian.
15:00 BAZKARIA Antixena gaztetxean. Antolatzailea: Txosna Batzordea.
17:00 Herriko GAZTETXOEKIN HERRI KIROLAK, plazan.
18:00 Profesionalen HERRI KIROLEN JAIALDIA, plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Zubikoa kiroldegian.
18:30 MIRARI, AINTZANE eta LUTXURDIO trikitilariak, Atzeko Kalen.
19:00 ELEKTROTXARANGA Gaztetxetik txosnagunera.
19:30 Parrokian F. ESNALEN SALBEA, Parrokiako koruaketa Oñati Abesbatzak abestuta.
20:00 LAKET taldearen erromeria, plazan.
Ondoren DJ BIG MAK.
22:00-23:30 LAKET taldearen erromeria, plazan.
22:00 Kontzertuak txosnagunean: Marianitoz Blai, Tikimailu, Gora Etorri, DJ Big Mac.

DOMEKA 6 - ERROSARIXO EGUNA
09:00 Txistulari Taldearen goiz-eresia.
12:00 MEZA NAGUSIA, Parrokiako koruak abestuta.
12:00 Musika Bandaren KALEJIRA.
12:00 - 14:00 HAUR PARKEA, Etxaluzen. Eguraldi txarra eginez gero, Zubikoa kiroldegian.
13:00 Musika Bandaren KONTZERTUA, plazan.
17:00 SAN MIGEL PILOTA TXAPELKETAKO FINALA, Euskal Herriko kadete, gazte eta promesa mailako pilotari onenak, Zubikoa pilotalekuan. Antolatzailea: Aloña Mendi KE-ko Pilota Saila.
17:00-20:00 HAUR PARKEA, Etxaluzen. Eguraldi txarra eginez gero, Zubikoa kiroldegian.
18:00 Familientzako ZIRKOBIRA kalejira.
19:00 Gitarreua herriko musikariekin, txosnagunean.
19:00 GHOST NUMBER taldearen kontzertua, Atzeko Kalen. Swing, Country, Calypso eta latindar erritmoak.
19:30 LONDON ORKESTRA taldearekin dantzaldia, plazan.
20:30 BALKOITIK BALKOIRAKO bertso-saioa, ANDONI EGAÑA eta XEBASTIAN LIZASO bertsolariekin Kale Zaharrean.
21:00 Olatz Salvador, txosnagunean.
22:30 TRAGALEGUAS konpainiaren ikuskizun ibiltaria.

ASTELEHENA 7 - ERROSARIXO BIXAMONA
10:00-12:00 SOKAMUTURRA plazan. Arno ganadutegiko zezenak.
12:00 Musika Bandaren kalejira.
14:30 Bazkari herrikoia, txosnagunean. Ostean jolasak.
17:30-19:30 SOKAMUTURRA. Plazan, Kale Barrian eta Atzeko Kalen. Arno ganadutegiko zezenak.
18:00 ROCKALEAN bertsio-taldearen kalejira.
19:00 Di-bertsioak, txosnagunean.
19:30 eta 22:30 Dantzaldia plazan, DRINDOTS taldearekin

Debagoieneko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak telefonoan jaso gura dituzu?

  • Bidali ALTA 688 69 00 07 zenbakira Whatsapp bidez.
  • Batu zaitez Telegrameko @GoienaAlbisteak kanalera.