180 umek parte hartuko dute datorren zapatuan, hilaren 21ean, 18:00ean, Santa Marinatik abiatuko den danborradan. Ohitura berreskuratuz, aurten, itsasoa eta piraten gaiari loturikoa izango da berrikuntza moduan prestatu duten karroza. Hala, herriko umeak mozorrotu eta gairekin bat eginez danborradarekin bat egiteko deia ere egin dute.