ALBISTEAK

Alzheimerra ardatz hartuta jarri dute martxan 'Oroimenean' ekimena Ganbara Faktoriak eta Hots Abesbatzak

Txomin Madina Milikua 2019ko irailaren 3a

Irailaren 21ean izango da Alzheimerraren eta Endekapenezko Gaixotasunen Nazioarteko Eguna, eta egun horretan estreinatuko duten ikuskizunarekin borobilduko dute Ganbara Faktoriak eta Hots Abesbatzak  'Oroimenean' izeneko proiektua. Ekimen horren barruan, herriko komertzio ugariren laguntzarekin sentsibilizazio kanpaina bat egingo dute iraila osoan zehar; eta hilaren 18an, Alzheimerrari buruzko hitzaldia emango dute Oñatin AFAGI elkartekoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak