Panpinak eta taila txikiko gizonezkoen prakak eskatu dituzte Saharako bidalketarako

Amaia Zabala 2019ko abu. 23a, 12:12

Oñatiko Hermansoloña elkarteak urteak daramatza behartsuenentzat materiala biltzen. Kale zaharreko 50. zenbakian dute egoitza eta arropa, oinetakoak, jostailuak, maletak, ordenagailuak eta abar luze bat biltzen dute bertan.

Herritarrak behar ez duten materiala egoitzara eramaten dute eta ondoren Hermansoloña elkarteko boluntarioak, Hotz Oñatikoen eta Elizako misio taldeen laguntzarekin sailkatzeaz arduratzen dira. Herrialde ezberdinetara bideratzen dute bildutakoa, Argentinara, Malira eta Kubara esaterako eta urtean hainbat bidalketa egiten dituzte.

Oraingoan Sahararako bilketarekin dabiltza buru-belarri, irailean bidalketa bat egitea aurreikusten baitute. Iraileko bidalketan eskolako materiala bidaliko dute, batez ere, baina horretaz gain, panpinen eskaera ere egin dute. Horretaz gain, taila txikiko gizonezkoen prakekin eskasian dabiltzala ere adierazi dute.

Urteagak dio atzerrira egiten dituzten bidalketez gain, Oñatiko Larraña harrera etxera datozen atzerritarrak janzteko ere baliatzen dutela bildutako arropa eta Larraña etxeko hiru lagun aritzen dira egunero eurekin arropak antolatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak