Oñatiko alkatearen aurka jarritako salaketa tramitera onartu dute

Espainiako Auzitegi Nazionalak, Voxek Oñatiko alkateari jarritako salaketa tramitera onartu du. Xabier Ugarte, preso oñatiarrari egindako harrera ekitaldiaren harira, alderdi politikoak Izaro Elorza, Oñatiko alkatearen aurkako salaketa jarri zuen, “ekitaldiaren hedapen eta publizitatea” egiteagatik. 

Xabier Ugarteri harrera ekitaldia

Uztailaren 28an Xabier Ugarte, preso oñatiarra aske geratu zen 22 urtez Topasko kartzelan egon ondoren. Egun berean, Oñatin, hainbat herritarrek harrera ekitaldia egin zioten eta Voxek Izaro Elorza, Oñatiko alkatearen aurkako salaketa jarri zuen, alderdi politikoaren esanetan “ekitaldiaren hedapen eta publizitatean” lagundu izanagatik. Hala, Espainiako Auzitegi Nazionalak Voxek jarritako salaketa hori tramitera onartu du. 

“Terrorismoa goratzea” da Voxek, Oñatiko harrera ekitaldiari buruz salatzen duena eta horrekin batera, adierazten du Espainiako Zigor Kodearen 578. eta 580. artikuluak urratu zirela. Gainera, alderdi politikoak ongietorriaren antolatzaileak identifikatzeko eskatu dio Guardia Zibilari.

Debagoieneko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak telefonoan jaso gura dituzu?

  • Bidali ALTA 688 69 00 07 zenbakira Whatsapp bidez.
  • Batu zaitez Telegrameko @GoienaAlbisteak kanalera.