Akordioa sinatu dute Txandak eta Sabadell-ek, "herriko komertzioa indartzen laguntzeko"

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko uzt. 17a, 15:55

Dendari batek bere egunerokotasunean behar dituen zerbitzuak "baldintza onean" eskainiko die aurrerantzean Sabadell banketxeak Txanda dendari elkarteko kideei. Goizean sinatu dute akordioa alde biek. Hiru urteko iraupena izango du.

Kultura etxeko goiko pisuko gelan sinatu dute akordioa goizean Sabadell banketxeko eta Txanda herriko dendarien elkarteko ordezkariek. Sabadell banketxeak Oñatin duen bulegoko zuzendari Mikel Aranburuk adierazi duen moduan, "herriko komertzioa indartzen laguntzeko" da akordio hau; "egunerokotasunean dendariak behar dituzten zerbitzuek baldintza onak izango dituzte". Adibide moduan aipatu ditu Aranburuk mailegu baten eskaera, dendan dagoen generoaren likidezia egiterakoan behar den diru kopurua eta kreditu txartelarekin erosteak dendariei ekar diezazkien gastuak. Laguntza hauek, gainera, komertzioarendako ez ezik, bertako langile eta senideendako ere badirela gaineratu du Aranburuk.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak