Proiektuaren xehetasunak 50 eskultura ingururen bitartez azalduko dira. Horrez gain, Arantzazuko Santutegiko Artxiboko eta Oteiza Museoko Iker-kuntza Zentroko dokumentazio, argazki, prentsa eta ikus-entzunezko ugari ere izango dira.
Bisita gidatua
Erakusketa inauguratzearekin batera, etzi, zapatua, bisita gidatua izango da Gandiaga Topagunean –abuztuan eta urrian izango dira hurrengoak–. 12:00etan hasiko da bisita, eta aurrez izena ematea komeni da, 943 71 65 75 telefonoan. Doakoa izango da eta Elena Martin, erakusketa-proiektuaren komisarioa arituko da gidari lanetan.