Datuak babesteko legeari buruzko ikastaroa egin dute Enpresagintza Fakultatean

Amaia Zabala 2019ko eka. 26a, 13:49

Iazko maiatzaz geroztik martxan da datuak babesteko lege berria, baina oraindik ere askori arrotza egiten zaie eta informazio falta handia da. Hori dela eta, datu babesen inguruko ikastaroa egin zuten astelehenean Mondragon Unibertsitateak Oñatin duen Enpresagintza fakultatean.

Ekintzaileei, autonomoei edo mikroenpresak dituztenei zuzendua izan zen batez ere jardunaldia baina kontsumitzaile moduan baliagarriak diren hainbat puntu ere aztertu zituzten.

Ikastaroa, Oñati Elkarrekin Ekin egitasmoaren barruan antolatutako ekintzetako bat izan zen eta Alain Madina Elkerrekin Ekin egitasmoko kideak hiru neurri azpimarratu zituen: orrialdeetan izen-ematean kontu handiagoa izatea, aplikazioetan onartzen ditugun klausulak irakurtzea eta enpresa batek irudi ona izateko  jokabide onak izateak duen garrantzia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak