Tradizioa jarraituz, santuak eta folklorea izan dira nagusi Oñatiko Corpus ospakizunetan

Amaia Zabala 2019ko eka. 23a, 13:59

Goizean goizetik hasi da mugimendua gaur Oñatiko kaleetan, izan ere ehunka oñatiarrek hartu dute parte Corpus eguneko ospakizunetan; batzuk parte hartzaile aktibo moduan eta beste batzuk ikusle moduan baina gutxi izan dira gaur etxean geratu diren oñatiarrak, urteko egunik "garrantzitsuenetarikoa" baitute.

11:00etako meza nagusian txiki geratu da eliza, herritar eta bisitari ugari bildu baitira. Jarraian, prozesioa abiatu da parrokiatik eta San Migelen inguruan astindu dituzte kriskitinak dantzariek.

Aurtengo dantzarien kapitaina, Mikel Biain izan da. Corpus prozesioan kapitain moduan atera den lehen aldia izan du Biainek eta "oso pozik" agertu da eta "ohore" bat dela ere nabarmendu du. Arratsaldeko dantzarien emanaldia, berriz, 18:15ean izango da plazan.

Oñatiarrez gain, turista eta bisitariak ere hurbildu dira gaur oñatira, gainera, aurten ere, turismo bulegoak bisita gidatua egin du Corpus prozesioaren osagai nagusiak eta txoko bereziak ezagutzera emateko.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak