'Brillanteak' taldeak irabazi du Galapote ikuskizunean jokatutako playblack lehiaketako finala

Andoni Goiti 2019ko eka. 16a, 12:15

Ez dira nolanahikoak Irazan antzerki taldeko gazteak, eta  atzo iluntzean egindako Galapote ikuskizunarekin erraz poltsikoratu zuten publikoa.

Umorea izan zen nagusi, atzo, Galapote ikuskizunean. Playback lehiaketa bat irudikatu zuten Irazan antzerki taldeko gazteek, eta Josu Zubiak eta Itziar Arkauzek aurkeztutako ikuskizunak ez zuen inor epel utzi.

Publikoarendako VIP eserlekuak zozketatu zituzten hasteko eta behin, eta pintxoak eta poteak banatu zituzten zerbitzariek gala osoan zehar. Publikoak, gainera, playback lehiaketako irabazleak erabakitzeko ardura izango zuela adierazi zuten hasieratik.

Brillanteak, Ipotxak eta Kontrasteak ziren finalera deituta zeuden hiru taldeak, baina lehiaketako arauekin gustura ez eta boikot moduko bat egiten saiatu ostean azken orduko talde bat onartu behar izan zuten antolatzaileek finalean; Ikusi Makusi taldeko emakume talde bat, hain zuzen ere.

Playback ikuskizun umoretsuak

Lan handia egin dute Irazanek gazteek Galapote prestatzen. Bideoak, playback saioak, jantziak, atrezzoa... Etorri politeko gazteak aritu ziren oholtza gainean, eta tarte atsegina pasatzeko aukera eman zieten bertaratutakoei.

Irazan antzerki taldean oso ondo pasatzen dutela esan zuten, eta asko ikasten dutela. Nabaritu egiten da, gainera, horrela dela.

Irazanetik antzerki munduan bultzatzen jarraituko dutela adierazi dute, eta gala gehiago ere etorriko direla ziurtatu dute. Pozik ziren Galapote-k emandakoarekin. Gazteak ere bai.

Erlazionatuak

Galapote ikuskizuna, argazkitan

Larraitz Zeberio Lekuona 2019 eka 16 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak