Duela bi urte ekimena ermiten ingurukoa izan zen moduan, oraingoan industrializazioa Oñatin izango da landuko duten gaia. Horretarako, herriko industriaren bilakaera jasotzen duen eta bi atal nagusi dituen liburuxka bat kaleratu dute.
Liburuxkaren 2.500 ale atera dituzte, eta ikastetxeetan banatzeaz gain, Kultur etxean eta turismo bulegoan ere egongo da doan eskuragarri. Baina proiektu honen barruan, kontzertu ibiltariak ere eskainiko dituzte Ganbara Faktoria osatzen duten taldeek.