ALBISTEAK

Urpekariak Usakon, putzua bainurako egoki dagoela ikuskatzen

Julen Iriondo 2019ko ekainaren 7a

Zapatuan hasiko da Usakon bainu denboraldia, eta, aurretik, putzua ikuskatzen izan dira Oñatiko Udalak kontratatutako urpekariak, euren kamera eta soineko traste eta guzti. Era arriskutsuan zegoen burdina bat topatu dute hiru metro eta erdiko sakoneran, baina hartu dituzte segurtasuna bermatzeko neurriak.

Mutrikuko Buceo Euskadi enpresakoek itsasoan jarduten dute, batez ere, urpekaritza lanetan. Euren begiez ikusten dute, adibidez, nola doan gora uretako zabor kopurua, plastikoa, esaterako, eta behera, berriz, fauna. Usakotik ez zuten zikinkeria askorik atera, eta animaliaren batzuk ikusi zituzten, karramarroak eta amuarrainak. 

Usakoko ura 12 gradutan dago, gaur egun.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak