Eusko Jaurlaritzak Oñatiko Larraña Etxeari milioi bat euroko diru laguntza emango dio

Amaia Zabala 2019ko mai. 29a, 16:08

Eusko Jaurlaritzak CEAR Euskadiri milioi bat euroko diru laguntza ematea onetsi du Oñatiko Larraña Etxearen kudeaketa ahalbidetzen laguntzeko. Lehen harrerako zentro honetan beren egoera argitu arte dauden pertsona eta familiei arreta, orientazioa eta laguntza ematea ahalbidetzeko hain zuen.

Egun, pertsona bat babeslekua jasotzeko eskatzaile gisa onartua izateko tramiteak luzeagoak dira, 6 eta 15 hilabete bitartekoak hain zuzen. Larraña Etxearen helburua bitarte horretan pertsona horien beharrei erantzutea da. Alternatiba bideragarriak eta egonkorrak eta beren egoera eta interesetara egokitzen direnak bilatu bitartean.

Egun Larraña etxean Venezuela, Ukraina eta Sahara Hegoaldeko egoiliariak dituzte esaterako.  Salbuespen gisa, aterpetxeak ahultasun-egoeran dauden edo Euskadira heldu berriak diren migratzaileak ere hartzen ditu. 

Zentroak pertsona horien oinarrizko beharrei erantzuten die: jateko eta lo egiteko espazioa, osasun-arreta, arreta juridikoa eta prestakuntza hain zuzen.

Aterpetxeak joan den urrian ateak ireki zituenetik Larraña Etxeak 132 pertsona hartu ditu, 27 nazionalitatetakoak. Egun, zentroan 84 pertsona bizi dira; horien artean, kargura adingabeak dituzten hiru familia eta bikote bat.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak