ALBISTEAK

Aldaketarik ez Oñatiko Udal Gobernuan

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko mai. 27a, 16:47

EH Bilduk irabazi ditu Udal hauteskundeak Oñatin eta Izaro Elortza Arregi izango da alkate berria datorren agintaldian. Pozik zegoen emaitzarekin. Europako datuak ikustean sumatu zuten emaitza onak izango zituztela, eta mahaiko datuak kontatu ahala konfirmatu egin zuten uste hori.

Botoen kontaketa egindako, 3.620 boto lortu ditu EH Bilduk eta 2.359 EAJk, 1.261 gutxiago. Alderdi sozialistak 319 boto hartu ditu baina ez du eserlekurik lortu. Beraz, agintaldi berrian ez da aldaketarik egongo Oñatiko udalbatzan: EH Bildu egongo da Udal Gobernuan 10 zinegotzi lortuta eta oposizioan egongo da EAJ, 7 zinegotzirekin. Beste datu bat da parte-hartzeak igo egin duela, %73a izan da.

Hirugarren aldiz jarraian irabazi ditu EH Bilduk udal hauteskundeak, oraingoan, gainera, duela 8 zortzi urte baino boto gehiago lortuta; datu historikoak izan ditu, mahai guztietan irabazita. Agintaldi berrira begira jarrita dago dagoeneko EH Bildu.

EAJ lasai zinegotzi kopuruari eutsita

Alderdi jeltzaleko zerrendaburua, Ainhoa Galdos, lasai dago zinegotzi kopuruari eutsi egin diotelako. Puntu bat jaitsi arren, oñatiarren boto fidagarriak dituztela adierazi du, talde eraberritua dutela eta lanerako gogoz daudela.

Hemendik aurrera, agintaldian elkarrekin lana egiteko gertu daudela adierazi dute udalbatza osatzen duten alderdi bietako zerrendaburuak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak