ALBISTEAK

Joseba Egibar: "Oñatiarrentzako herri proiektu integrala eskaintzen du EAJk"

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko mai. 22a, 13:42

Gipuzko Buru Batzarreko presidente Joseba Egibar Oñatin izan zen atzo, Deba-Urola barrutiko zerrendaburu Maria Eugenia Arrizabalagarekin batera, eta alboan izan zituzten herriko zerrenda-kideak ere.

Azken urteotan EH Bilduk bertan gobernatu eta gero Oñatik paralisi egoera bizi duela azaldu zuen Egibarrek, eta hortik irteteko beharra azpimarratu zuen: "Herri bezala lokartuta gelditzen bazara, etorkizunerako aukerak galtzen ari zara, eta herri batek aurrera egin dezan erabaki estrategikoak hartu behar ditu". Ildo horretatik EAJk gobernuan izan den urteetan hartu izan dituen erabakiak goraipatu zituen: "Zorionez 1977tik gaur egun arte, EAJren eskutik erabaki estrategiko asko hartu izan dira Oñatiren mesedetan".

Horren harira, EAJ alderdiaren proiektua bi zutabetan oinarritzen dela gaineratu zuen Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak: sozio-ekonomikoa, batetik, eta politikoa, bestetik, eta bi zutabe horien uztarketa urteetan zehar egin eta eman dela EAJren eskutik.

"Ilusioz eta proiektu sendoarekin"

Oñatiko EAJko alkategai Ainhoa Galdosek herrian aldaketa emateko ilusioz daudela azaldu zuen; "ilusioa kemena eta lanerako gogoa uztartzen duen giza-taldea" osatu dutela, eta "pertsonak erdigunean jartzen dituen proiektu sendoa dutela. Bukatzeko, bakoitzak bereari eutsiz baina besteena errespetatuz lasaitasuna eta patxada aldarrikatu zituen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak