Ikusgai dago 'TRANSports: Garraiotik Kirolara' erakusketa

Maialen Regueiro 2019ko mai. 10a, 14:37

Eguardian ireki da ofizialki, Oñatin dagoen Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan, TRANSports: Garraiotik Kirolara erakusketa. Irekieran izan dira, Mikel Diez, Aldundiko Kultura zuzendaria, Gabriela Vives, Ondare Historiko Artistikoko zuzendaria eta Ramon Martin, Artxibo teknikaria. Garai batean lanera joateko garraio gisa ezagutzen zirenak, gaur egun kirol bilakatu dira eta hori da hain zuzen ere, erakusketa honen oinarria. Maiatzaren 18a izango da erakusketa ikusteko azken eguna. 

Bi urteko lanketa

Proiektu hau lantzen duela bi urte hasi ziren Gabriela Vivesek adierazi duenez, eta lau artxiboen arteko elkarlana izan da: Po departamentuko artxiboekin, Nafarroako artxibo orokorrarekin, Hueskako Aldundiko artxiboarekin eta Gipuzkoako Foru artxiboekin. Gai bezala kirola aukeratu zuten eta gai horren baitan, zortzi kirol modalitate.

Dokumentuak

Erakusketa ibiltaria da eta panel informatiboak ditu, baina baita dokumentuak ere. Vivesek aipatu du, erakusten den informazioa erakargarria dela, aurrez ondo garatu delako. Ramon Martinek, bestalde azaldu du panel bakoitzean kirol modalitate bakoitzaren azalpen orokor bat dagoela eta dokumentuak direla azalpen horien froga.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak